Datorren igandean, uztailak 6, Azkoitiko Parrokiak urtero Itziarrera egiten duen erromesaldia egingo du. Aurten, gainera, jubileu urtea denez, honako leloarekin egingo dute ibilaldia: Itxaropenean erromes. Itziarko Amaren oinetan jarriko du Azkoitiko Parrokiak asmo hori, munduak itxaropenaren beharra baitu.
Itziarren meza nagusia eguerdiko 12:30ean izango da. Nahi dutenentzat, autobusa antolatu du parrokiko taldeak; 11:30ean abiatuko da hura Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik. Autobusean joatea nahi dutenak sakristian eman beharko du izena.