Datorren ostiralean, ekainak 27, Azkoitiko Parrokiak otoitz isila antolatu du, 19:00etan. Irailera arteko azkenengoa izango da, horregatik, otoitzaren ostean sakristian elkartuko dira fededunak, elkarrekin zerbait hartzeko.
Bestalde, ekainaren 29an, hileko azken igandea denez, meza emango dute Madariaga auzoan, 11:00etan.