Azkoitiko Parrokiak antolatuta, hainbat elizkizun izango dira aste honetan. Ostegunean, ekainaren 12an, 11:00etan, San Frantzisko ermitan meza izango da auzoko adinekoentzat eta nahi duten beste guztientzat.
Hurrengo egunean, ekainaren 13an, Paduako San Antonioren eguna dela eta, bere ermitan, 19:00etan, meza izango da. Hori dela eta ez da ostiraleko otoitz isilik izango.
Datorren larunbatean, ekainaren 14an, Azkoitiko parrokian kontzertu bat izango da arratsaldeko mezaren ondoren. Iraurgi abesbatzak antolatuta, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian ariko dira Legazpiko Santikutz abesbatza eta Iraurgi abesbatza. 20:00etan hasiko da bi koruen emanaldia.