Pazko igandean ez da izango 10:00etako mezarik

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea

Azkoitiko meza bateko irudia.

EITBek 11:00etako elizkizuna zuzenean emango du, eta meza horretarako prestaketak direla eta, 10:00etakoa ez dute egingo.

Datorren igandean, hilak 20, ez da egongo 10:00etako mezarik, EITBek 11:00etako elizkizuna zuzenean emango duelako, eta meza horretarako prestaketak direla eta, 10:00etakoa ez dute egingo.

Izan ere, EITB zuzenean ematen ari da Azkoitiko hainbat meza; atzo, Ostegun Santuko meza eman zuen, eta Ostiral Santu eta Pazko igandeko mezak ere zuzenean jarraitu ahal izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide