Meza eta ospakizun bana izango dira igandean Urrategiko eta Martirietako baselizetan

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2024ko ira. 5a, 08:54

Martirietako Emeterio eta Zeledonio Deunaren baseliza.

Andre Mariaren Zeruratzearen Parrokiak jakinarazi du herriko bi auzo horietan egingo dituztela ekintzak.

Datorren igandean, hilak 8, meza eta ospakizun elizkizunak izango dira Martirieta eta Urrategi auzoetako baselizetan. Urrategi auzoko Urrategiko Amaren baselizan 10:00etan egingo dute meza. Hura amaitutakoan egingo dute Martirietako ospakizuna; hango Emeterio eta Zeledonio Deunaren baselizan Hitzaren liturgia ospakizuna egingo dute, 11:00etan hasita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide