Parrokiako albisteak jasotzeko WhatsApp komunitatea sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2024ko ots. 1a, 21:16

Aro berri honetan komunikatzeko tresnak aldatu egin direnez, Azkoitiko parrokiak ere urrats berri bat eman du bere informazioa zabaltzeko.

Azkoitiko parrokiak WhatsApp komunitatea sortu du interesa duen pertsona orok informazioa bere mugikorrean jaso ahal izan dezan. Esan beharra dago, komunitate mota honetan ezin dela erantzun, bakarrik informazioa jasotzeko balio duela.

Komunitate horretako kide izatea oso erraza da. Honako lotura honetan klik egin eta jarraitu eskatzen dituen pausoak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide