Bakartzeko tartea eskainiko du parrokiako taldeak datorren zapatuan, Santa Klara komentuan

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2021ko ots. 17a, 13:58

10:00etatik 13:00etara bitartean, erretirorako edo egunerokotasunetik bakartzeko aukera eskainiko dute komentuan.

Azkoitiko parrokiko taldeak erretiro saioa antolatu du datorren larunbaterako, otsailak 20. Norberarentzat denbora hartu eta deskonektatzeko, hausnartzeko, gogoeta egiteko, isiltasunerako edota barnera begiratzeko saioa izango da zapatukoa. 

10:00etatik 13:00etara bitartean, Santa Klarako komentuan egingo du erretiro saioa parrokiko taldeak. Osasun neurri guztiak bermatuta egongo dira saio guztian zehar.

Zalantzak argitzeko edota izena emateko deitu 606 21 07 40 telefono zenbakira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide