Garizumari asteazkenean ospatuko dugun Hausterre egunarekin emango diogu hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2020ko ots. 20a, 16:13

Asteazkenean, otsailak 26, Garizumari emango diogu hasiera. Hauster eguna ospatuko dugu parrokian, 19:00etan. 

Ken ditzagun maskarak. Gu geu izateko unea da; nortasunez, "ni hau naiz" esateko unea. Garizumaren hasiera da, 40 egun aldaketarako urratsak nola eman prestatzen joateko. Hori horrela, Hausterre eguna ospatuko dugu parrokian.

Azkoitiko familia gazteak bere haurrekin animatu nahi ditugu ospakizun honetan parte hartzera. Hausterre eguna sinbolo bat da, aldaketaren aldeko sinboloa. Utz ditzagun itxurakeriak alde batera eta izan gaitezen geu. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide