Domund eguna ospatu dute hainbat familiak Santa Klaran

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea

Parrokiako taldeak ikasturtea hasi du, eta joan den igandean, Santa Klaran hainbat familia elkartu ziren, Domund eguna ospatzeko. Aldatu mundua. Egunerokotasuneko gauza txikietan, besteen zerbitzura lemapean antolatu zuten ekitaldia. Mezaren ondoren, bisita gidatu laburra egin zieten bertaratu zirenei, eta, gero, hamaiketakoa egin zuten guztiek batera; Errebaleko Txokoko kideek prestatu zituzten salda eta txorizoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide