2017ko lizentzia berritzea

2017 denboraldia gainean dugula-eta, lizentzia berritze epea irekita dugula jakinarazi nahi dugu. Epea urtarrilaren 8an amaituko da. Prezioa, berriz, honako hau izango da 2017. urterako: zikloturista lizentzia 120 euro, gehi elkarteko urteko kuota 20 euro. Diru hori tramiteak osatzeko, antolatzen ditugun ekintzetarako eta Jubenilen lasterketarako laguntzatxo bat besterik ez da. Izan ere, gaur egun publizitate alorretik ez da euro bakar bat ere sartzen.

 

Bestalde, aurten federazioak aurreko urteko prezioa mantendu du. Igotzea besterik ez zuen behar. Beraz, horrela geratuko da lizentziaren prezioa. 120 euro lizentzia, gehi beste 20 euro bazkide kuota; guztira, 140 euro. Mezua bidali lizentzia berritu nahi duzuenok, honako helbide honetara: jokinormaetxea@gmail.com. Ez badugu mezurik jasotzen, ez dugu lizentziarik berrituko. Epez kanpo aurten ez da lizentzi bakar bat ere berrituko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide