Arropa berriak eskatuko ditu Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Ormaetxea txirrindulari elkartea

Oporrak pasatu berritan, arropen eskaera berria egitera gatoz, jendearen eskaera dela eta. Horretarako, beheko orria bete, eta taldearen posta elektronikora (jokinormaetxea@gmail.com) bidali beharko da, irailaren 15a baino lehen. 

 
Mezu guztiak jasotakoan, arropa berrien eskaera egingo dugu, eta zortzi bat astez egon beharko dugu zain, arropa guztiak jasotzeko. 
Oharra: Epez kanpo bidalitako eskaerak ez ditugu kontuan izango.
 
Arropen eskaera orria:
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide