Gipuzkoako txakur ehiza xeheko txapelketa irabazi du Julen Amadok

Erabiltzailearen aurpegia Orion elkartea 2025ko urr. 9a, 11:46

Julen Amado, Gipuzkoako txapela jantzita.

Joan den igandean jokatu zen Zanbranan (Araba) txapelketa, eta ehiztari azkoitiarrak junior mailako proba irabazi zuen. Asteburuan, Euskadiko Txapelketa lehiatuko du, gune berean. 

Julen Amado Orion elkarteko ehiztari azkoitiarrak junior mailako Gipuzkoako txakur-ehiza xeheko txapelketa irabazi zuen joan den igandean, Zanbranan (Araba). Ohi bezala, Gipuzkoako ehiztari onenak bildu zituen txapelketak, eta azkoitiarrak, bere txakur Neguk lagunduta, lan bikaina osatu zuen.

16 urte ditu Amadok, eta Gipuzkoako txapelketa bereganatzeaz gain, Azkoitian jokatutako proba ere irabazi zuen orain dela aste batzuk; egundoko denboraldia eta ikaragarrizko markak egiten ari da hura. Pentsa, Zanbranan jokatutako proban seniorren mailan lehiatu izan balitz, hirugarren postua eskuratuko zuen Amadok.

Datorren asteburuan Zanbranara joango da berriz ere Amado, han Euskadiko Txapelketa jokatuko baitu. Orion elkartearen izenean, zorionak eman nahi dizkiogu Juleni egiten ari den lanagatik eta zorterik onena opa diogu astebururako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide