Lapur bandak gora eta behera nabil azkenaldian, Sarrionandiak 2015ean argitara emandako hausnarketetan murgildurik. Hamaika urtean gauzak onerako nahiz txarrerako alda badaitezke ere, bertan kritikatzen den hausnarketa soziopolitikoa ezin hobe datorkigu: lapur banda handiak kalean lasai, txikiak zapaldu bitartean.
Badirudi formatu aldaketak errealitatea distortsionatzen digula, baina duela hamaika urte bezalaxe, herri mugimendua bortizki kriminalizatua izaten ari da. Haien eskubideen alde egiten duten lapur banda txikiek ez bezala, egunero telebistan ditugun lapur banda handiek eman diote paso gaur egungo testuinguru makabroari: Loiun alfonbra gorria Ertzaintzari, atxiloketak eta milaka euroko isunak ideia zapaltzaileen kontra nahiz etxebizitza eskubidearen alde antolatzen garenoi...
Ezinbestekoak dira, zentzu horretan, pasa den ekainaren 20koa bezalako topaketak: kriminalizatutako herri mugimendua batuz, borroka bateratzen duten egunak. Protesta egitea zilegi delako, gora lapur banda txikiak!