2026. urtea berezia izaten ari da Maxixatzen Euskaldunon Elkartearentzat. Aurten 30 urte bete ditu elkarteak eta, ospakizunez gain, herrian ikerketa bat abian jartzea erabaki genuen. Bertan, Azkoitia zergatik arnasgune oso izatetik arnasgune erasan izatera pasatu den jakin nahi dugu. Horretarako, 350 herritarren iritzia jaso nahi dugu eta urrian ekin genion herritarrei galdetegiak egiteari. Dagoeneko jende ugari hurbildu zaigun arren, boluntarioa gehiago behar ditugu.
Beraz, ikerketan parte hartu nahi dutenek mezu bat idatzi beharko dute maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera edota whatsappa bidali beharko dute 675 85 71 11 telefono zenbakira. Animatu, ikerketak ematen dituen emaitzekin datozen urteetan herrian euskara sustatzeko eta biziberritzeko egin beharko ditugun pausoak markatuko dizkigu eta herritar ororen iritzia garrantzitsua da guretzat.