Azkoitiko hizkuntza egoeraz Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak abiatu berri duen ikerketan parte hartzeko prest baldin bazaude, hona hemen zenbait argibide.
- Inkesta bateko galderak erantzungo dituzu idatziz, hamabost minutu inguruan erraz erantzutekoak. Elkartekideok bertan izango gara argitu beharrekoak azaltzeko.
- Zuretzako hitzordurik egokiena adosteko, zurekin harremanetan jarriko gara. Zeuk hautatu ahal izango duzu egunik eta ordurik egokiena; bat baino gehiago ere hautatu ahal izango dituzu.
- Hona hemen inkestak betetzeko egutegi osoa:
- Urria: urrian astelehenez, hilaren 19an eta 26an, 16:00etatik 20:00etara. Urrian ostegunez, hilaren 8an, 15ean eta 22an, 9:30etik 12:30era. Urrian larunbatez, hilaren 10ean, 17an eta 24an, 11:00etatik 13:00etara. Urrian ostegunez, hilaren 8an, 15ean eta 22an, 9:30etik 12:30era. Urrian larunbatez, hilaren 10ean, 17an eta 24an, 11:00etatik 13:00etara.
- Azaroa: asteartez, hilaren 3an, 10ean ,17an eta 24an, 16:00etatik 20:00etara. Azaroan asteazkenez, hilaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, 16:00etatik 20:00etara. asteazkenez, hilaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, 16:00etatik 20:00etara.
- Inkestak betetzeko lekua Kultur etxeko 4. solairuan izango da, 4. gelan, hain zuzen. Dena den, beste lekuren batean bete nahiago baduzu, modua adostuko genuke.
- Harremanetarako helbidea eta telefonoa: maxixatzen@maxixatzen.eus edo 675 85 71 11.