Gutuna

Gasento Oñederra Maxixatzeneko kidea hil da

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Gasento Oñederra. (Utzitakoa)

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak idatzi bat kaleratu du Maxixatzen hedabidea berriz abiarazteko garaian, Gasento Oñederrak taldeari eskaini zion jakintza eta ahalegin guztia eskertzeko. Honako gutun hau idatzi du herriko euskara elkarteak:

Gasento Oñederra Urkia elkartekidea hil berri zaigu, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko kide ekina, bihotz eta esku zabalekoa.    

Joan diren azken hogei urte baino gehiagoan, hainbat eratako lanak egin zituen Gasentok gure elkartean. Bereziki azpimarratzekoa dugu, Maxixatzen hedabidea berriz abiarazteko garaian, urte askoan talderako eskaini zuen jakintza eta ahalegin guztia; besteak beste, ikus-entzunezkoak sortzen, grabatzen, editatzen eta argitaratzen egindako ezin konta ahala ordu. 

Bihotzez estimatzen dizkiogu elkartean, herrian eta nonahi euskararen alde erakutsitako jarrera eta ekinbidea. Hark egindako lanaren zati txiki bat gure kanaletan eta sarean duzue ikusgai, gure herriko ekitaldi ugaritako irudiak hark landu baitzituen.

Eskerrik asko, Gasento. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide