Urteurrenaren harira kaleratutako materiala salduko du Maxixatzenek

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Larunbatean eta hurrengo ostiralean mahaia jarriko dute euskara elkarteko kideek, eta herritarrek, produktuak erosteaz gain, hango bazkide egiteko aukera izango dute. 

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak 30. urteurrenaren harira kaleratu duten materiala saltzeko mahaia jarriko du plazan datozen egunetan. Bi hitzordu jarriko dituzte horretarako: larunbatean, hilaren 12an, 11:30ean izango dira produktuak saltzen, eta hurrengo ostiralean, hilaren 18an, gauza bera egingo dute 17:30etik aurrera. 

Elkartearen produktuak erosteaz gain, hango bazkide egiteko aukera ere izango dute herritarrek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide