Egin zaitez Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko bazkide

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2026ko maiatzaren 14a

Bazkide egiten diren 25 urtetik beherako gazteek 5 euroko kuota izango dute. 

Maxixatzen Euskaldunon elkarteak bazkidetza kanpaina jarri du martxan. Oraingo kanpaina hau maiatzaren bukaerara arte egongo da zabalik. Hala ere, urteko edozein momentutan egin zaitezke bazkide. Kanpaina honen berrikuntza nagusia da 25 urtetik beherako gazteei urteko ohiko kuota kobratu beharrean, 15 eurokoa, 5 euro kobratuko zaiela.

Urteko ekarpen horrekin herriko euskalgintzari zeure aletxoa jartzeko aukera duzu. Horrekin batera, Maxixatzen Euskaldunon Elkartetik antolatzen diren ekintzak aurrera eramaten laguntzen duzu, eta, gainera, abantaila batzuk ere badituzu, adibidez, bazkideen artean egiten diren zozketetan parte hartzekoa.

Hemen duzue bazkide egiteko bete beharreko galdetegia. Animatu eta egin zure ekarpena Azkoitiko euskalgintzari!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide