Maxixatzen Euskaldunon Elkartetik bazkidetza kanpaina berria zabaldu du gaur, osteguna. Maxixatzen elkarteko bazkide urteko edozein egunetan egin badaiteke ere, orain hilabete iraungo duen kanpaina berezia abiatu du, elkartearen 30. urteurrena dela eta. Hori hala, herritarrek maiatzaren 29ra arte izango dute Maxixatzeneko bazkide egiteko aukera.
Elkarteko kide egiten denak elkarteari buruzko informazio eguneratua jasoko du une oro, eta gainera, zozketetan parte hartu ahal izango du. Era berean, Maxixatzen komunitatearen parte izango da, eta elkartearen proiektuak gauzatzeko ekarpena egingo du, hala nola Geure Gelatik liburu azokarako, Euskola hitzaldi ziklorako, Orbel Jokoetarako edota Udazkeneko Erronka egitasmorako. Horrekin guztiarekin, herriko euskalgintzari bultzada emango zaio, Azkoitia euskaldun eta euskaltzalean bizitzea ahalbidetuz.
Maxixatzenek bi bazkidetza desberdin zehaztu ditu kanpaina berezi honetarako. 25 urtetik gorako herritarren urteko kuota 15 eurokoa da, baina elkarteak 25 urtetik beherako herritarrengan jarri nahi izan du arreta, eta horien kuota 5 eurokoa izango da. Bazkide egin nahi duenak honako galdetegi hau bete beharko du bazkide egiteko,