Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak urteko batzar orokorra egin zuen joan den zapatuan, Elkarguneko Oteiza aretoan. Elkarteko ordezkariek, batetik, aurtengo urteari dagozkion egitasmoei buruz hitz egin zuten, eta bestetik, balantze ekonomikoa aurkeztu zen.
Era berean, euskara elkarteak datorren urterako dituen asmoez azalpenak eman zituzten Maxixatzeneko ordezkariek. Aurrekontuak aurkeztu eta bozkatu ere egin zituzten; guztira, 22 bazkidek parte hartu zuten saioan, eta partaide horiek guztiek aho batez onartu zituzten kontuak. Gainera, batzarrean parte hartu zuten bazkideek zenbait ekarpen egiteko aukera izan zuten.
Bazkideentzako zozketa
Bestalde, euskara elkarteak Errigorako bi saski zozkatuko ditu. Zozketan parte hartzeko izena eman beharko da, honako galdetegi hau beteta. Datorren igandera arte, abenduak 21, dute bazkideek izena emateko aukera. Irabazlearen izena abenduaren 22an jakinaraziko du Maxixatzenek; telefono bidez jarriko da harremanetan irabazlearekin.