Maxixatzenek Euskal Hiriak Euskaraz egitasmoko lehen irteera egingo du Bilbora, apirilaren 5ean

Hainbat lagun Gabriel Arestiren ibilbidea egiten. (gabrielaresti.org)

Maxixatzen Euskaldunon Elkartetik egitasmo berri bat jarriko dugu martxan, Euskal Hiriak Euskaraz. Urtean bi egun pasa egitea aurreikusten dugu Euskal Herriko hirietara, betiere, euskara eta euskal kultura sustatu askoz.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak egunpasa antolatu du apirilaren 5erako, larunbata, Bilbora. Elkarteak egitasmo berri bat jarri du martxan, Euskal Hiriak Euskaraz izenekoa, eta horren barruko lehen irteera egingo dute apirileko lehen zapatuan Bilbora.

09:30ean abiatuko da autobusa Azkoititik Bilbora, Julio Urkixo etorbidea 7 zenbakiaren alboko geralekutik. Behin Bilbon, Gabriel Arestiren ibilbidea egingo dute Xabier Monasteriok eta Karmelo Landak gidatuta. Ondoren, Kafe Antzokian egingo dute bazkaria, eta 17:00etan herrira itzultzeko autobusa hartuko dute.

Irteeran parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez. Martxoaren 28a, datorren ostirala, baino lehen eman beharko da izena elkarteak zabaldu duen formularioa beteta. Maxixatzen elkarteko bazkideek hamar euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek, 15 euro. Prezioaren barruan autobuserako bidaia txartela eta ibilbide gidatua sartzen dira. 

Informazio gehiago nahi duenak elkartearen 675 85 71 11 telefono zenbakira dei dezake, edota, bestela, maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora idatzi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide