Geure Gelatik liburu azokarako bonuak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Elkarteak zabaldu duen formulario bat bete beharko dute bazkideek bonuen zozketan parte hartu nahi badute. Datorren astelehenera arteko epea eman du Maxixatzenek.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak hamar bonu bikoitz zozkatuko ditu Geure Gelatik emakume idazleen liburu azokarako. Hil honen azken astean egingo du azoka elkarteak Elkargunean, baina aurrez, zozketa egingo du bazkideen artean.

Elkarteko bazkideek gaurtik hilaren 17ra arteko epea izango dute honako formulario hau betetzeko. Izen-abizenak, telefono zenbakia zehazteaz gain, bonuak erreserbatzea nahi duten edo ez adierazi beharko dute bazkideek.

Elkarteak zozkatuko dituen bonuek bost euroko balioa dute, baina irabazleek hamar euro izango dituzte azokan erabiltzeko. Zozketa hilaren 18an, asteartez, egingo du elkarteak, eta irabazleei telefonoz jakinaraziko diete berria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide