Doinuele, euskarazko azoken plaza

Aste honetan, Argia hedabidearen egoitzan Doinueleko partaideak elkartu gara, 2024ko balantzea egin eta 2025eko egutegia zehazteko.

Euskal Herriko euskarazko azoken plazetako elkartea den Doinuelek bere sustraiak errotzen eta zabaltzen jarraitzen du. Hala, 2025erako kide berri bat gehitu zaio: Oiartzungo Hitzen Lihoa.

Kide berri horrekin jada zortzi azoka biltzen dituen gunea izango da Doinuele, eta urte osoan zehar egongo da azoka horietaz gozatzeko aukera:

  • Abendua: Lazkaoko azoka (Gerriko elkartea)
  • Urtarrila: (H)ilbeltza (Baztan) 
  • Martxoa: Geure Gelatik (Maxixatzen Euskaldunon Elkartea)
  • Maiatza: Literaturia (Zarautz)
  • Ekaina: Ziburuko azoka (Baltsan elkartea eta Argia)
  • Iraila: HAZOKA (Hernaniko Dobera elkartea)
  • Urria: Ikusi Mikusi (Sara)
  • Azaroa: Hitzen Lihoa (Oiartzun)

Euskaldunok badaukagu non asetu gure kultura gosea!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide