Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Orbel Jokoak aste erabakigarrian sartu dira. Hirugarren eta azken asteko galderak kaleratu ditu gaur elkarteak, eta oraingoan, Azkoitiko herritarrei egindako elkarrizketak izango ditu jokoak oinarri.
Ahotsa.eus webgunean azkoitiarrei egindako elkarrizketa asko daude, eta elkarteak horien lagin hartu du galderak osatzeko. Ez da erraza izan aukeraketa egitea, kontu interesgarri ugari daude-eta elkarrizketa mamitsu horietan.
Orbel Jokoetan parte hartu ala ez, merezi du Ahotsak.eus webgunean Azkoitiko atalean sartzea. Ez zara damutuko!