IX. Orbel Jokoak

2024ko Orbel Jokoak: hirugarren asteko galderak

Erredakzioa 2024ko aza. 13a, 07:03

Hona hemen 2024ko Orbel Jokoen hirugarren asteko galderak. Erantzunak, beranduenez, astearteko 12:00etarako bidali behar dira, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora.  Zorte on!

Ahotsak.eus-eko galderak:

1.- Nondik datorkio Kruz Mari Alberdi Alberdiri Poxpi ezizena?

2.- Julen Sagarzazu Irureta, Julen Txiki, Gipuzkoako zein futbol zelaitan aritu zen dantzan?

3.- Pablo Olalde Etxabe, Paulito, zenbat urtez aritu zen mazero?

4.- Antonia Larrañaga Gabilondo neskame aritu zen, “Duque de Mar” txaletean. Zenbat neskame euskaldun zeuden han?

5.- Manuela Zabala Zabala. Nola lortzen zuten ia urte osorako urdaixe?

6.- Erditu ondoren emakumeek nora egin behar zuten lehen irteera?

7.- Martirietako erromerietan zenbat ordaintzen zuten sarrera mutil/gizonezkoek? Zenbat neska/emakumeek?

8.- Maria Paula Mengual Larrar. Zenbat urtez izan zen Profesionaleko zuzendari?

9.- Iraurgi abesbatzan, nork erakusten zien alemanez kantatzeko ahoskera?

10.- Zertarako erabiltzen ziren pilota goxoak?

11.- Zer ordutan jaikitzen zen Maite Aldazabal Larrañaga Galo, erreportzaketan aritzeko?

12.- Zein izaten zen txapela egiteko prozesuaren aurreneko eginkizuna?

13.- Eustakia Erribera dendan produktu asko saltzen ziren, baina, zeintzuk ziren bertan egindakoak?

14.- Oikian bizi zen gizon batek zer eman zion Ramon Zubizarreta Landakandari panderoa jotzeagatik?

15.- Kontxi Larrañaga Ezeizak 12 urterekin eskolak amaituta, non jarraitu zuen ikasten gero?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide