Miren Urbistondo bazkidearentzat da Liroako bonoa

Urteko hirugarren zozketan Miren Urbistondori izan da sariduna. Urbistondok Liroa fisioterapia zentroko bonuaz gozatzeko aukera izango du urtea amaitu aurretik.

Maxixatzenentzat bazkideen babesa oso garrantzitsua da, eta gure eskertza azaltzeko urtean zehar hainbat abantaila eskaintzen dizkizuegu —liburu azokako bonoak, pelota partidarako sarrerak...—; oraingo honetan, bi masaje saio hartzeko bonua Liroan.

Azken zozketa hori Miren Urbistondorentzat izan da (argazkian bere gizona Iñigo saria jasotzen). Zorionak eta gozatu masajeez!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide