Orbel Jokoen izen-ematea zabalik

Urriaren 30era arte egongo da aurtengo Orbel Jokoetan izena emateko aukera. Hiru lagunek osatutako taldeak eratu beharko dituzte parte hartzaileek. Finala azaroaren 22an izango da, ostiralez, Elkargunean.

Dagoeneko irekita dago 2024ko Orbel Jokoetarako izen-ematea. Whatsappez edo posta elektronikoz egin beharko da izen-ematea, urriaren 30a baino lehen. Azaroko hiru asteetan zehar hamabosna galderari erantzun beharko diete parte hartzailek, azaroaren 22an Elkargunean jokatuko den finalera sailkatzeko.

Urtero bezala, euskara eta euskal kultura sustatzea eta ondo pasatzea dira jolasaren helburuak; herritarrek hizkuntzarekin eta euskal kulturarekin lotutako kontuetan parte hartzea, jolasean elkar hobeto ezagutuz, eta, bide batez, kontu berriak ikasiz.

Honatx egutegi zehatza:

  • Izen-ematea, urriaren 30era arte egongo da zabalik.
  • Lehen asteko galderak: urriaren 31an; erantzunak azaroaren 5erako.
  • Bigarren asteko galderak: azaroaren 6an; erantzunak azaroaren 12rako.
  • Hirugarren asteko galderak: azaroaren 13an; erantzunak azaroaren 20rako.
  • Finala: azaroaren 22an, ostirala, 17:00etan, Elkargunean.

Sariak: 300 euroko sari nagusia talde irabazlearentzat; 180 euro bigarrenarentzat eta 120 euro finalera sailkatutako hirugarren taldearentzat. Beste 60 euroko bi sari zozketatuko dira, bata galderak bidali dizkigutenen artean eta bestea finalera sailkatu ez diren taldeen artean. Beti bezala, sariak Azkoitian gastatu beharko dira.

Hiru pertsonak osatutako taldeak eratu behar dira, 16 urtetik gorako pertsonek osatutakoak. Dagoeneko irekita dago izen-ematea Whatsappez (675 85 71 11) edo posta elektronikoz (maxixatzen@maxixatzen.eus).

Babesleak: Azkoitiko Udala, Danobat eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide