Aurtengo Orbel Jokoetako galderak Azkoitiko pertsonaia eta pasadizo bereziekin osatu nahi ditugu, baina zuen laguntza behar dugu, eta zuen proposamenak bidaltzera animatu nahi zaituztegu. Horretarako aukera izango duzue maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora mezua bidalita edo 675 85 71 11 telefonora deituta.
Saiatuko gara herriko auzo ezberdinetako pertsonaia eta kontakizunak txertatzen, eta ahal bada, erantzunak Internet bidez lortzeko modukoak ez izaten.
Miguel Mari Azpiazuk dagoeneko gertaera bitxi baten berri eman digu, eta gure galdetegian gehituko dugu.
Galderak osatzen laguntzen diguten guztien artean 60 euroko saria banatuko dugu.