Maxixatzen elkarteak pilota jaialdirako bi sarrera zozketatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Bere bazkideen artean zozketatuko ditu euskara elkarteak andremarietako pilota partidetarako bi sarrera.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, bazkideoi laguntza eskertzeko, urtean zehar hainbat abantaila eskainiko dizkizuegu. Oraingo honetan, andremarietako pilota jaialdirako kantxako bi sarrera zozketatuko ditugu.

Parte hartu nahi duzuenok, bidali mezua Instagramez (@maxixatzensarea), Whatsappez (675 85 71 11) edo posta elektronikoz (maxixatzen@maxixatzen.eus) abuztuaren 13rako.

Zozketa abuztuaren 14an egingo dugu herriko plazan, txupinazoaren aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide