Bi minutu literatur lehiaketan saritutako testuak, irakurgai bazkideentzat

Aizkibel liburutegia.

Ekainaren 13an banatu zituen sariak Maxixatzen Euskaldonon Elkarteak, eta saritutako testuak bazkideei bidaliko dizkie orain, udan lasai-lasai irakurri ahal izateko.

Joan den den astean banatu zituen Maxixatzen Euskaldonon Elkarteak Bi minutu lehiaketaren sariak. Amaia Arakistainek eta Maite Rementeriak irabazi dute Bi minutu literatur lehiaketako lehen edizioko sari nagusia. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak, 53 guztira, Maxixatzen elkarteak antolatzen duen 2025eko Geure Gelatik liburu azokan egingo den irakurketan irakurriko dira.

Orain, Maxixatzeneko bazkideek saritutako testuekin gozatzeko aukera izango dute, bai helbide elektronikoz, bai Whatsappez. Bazkideren batek testuak jasoko ez balitu, maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera bidali beharko du mezua, edo bestela, 675 85 71 11 telefonora whatsapp mezua idatzi beharko du.

Irakurketa on!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide