Amaia Arakistainek eta Maite Rementeriak irabazi dute Bi minutu literatur lehiaketako sari nagusia

Iraia Oteiza 2024ko eka. 14a, 11:05

Bi minutu literatur lehiaketako sari banaketa, atzo. (Iraia Oteiza)

53 lan aurkeztu zituzten lehiaketara, eta horietatik hamaika lan saritu dituzte, tartean Arakistainen eta Rementeriaren lan irabazleak.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Bi minutu literatur lehiaketak baditu irabazleak. Orotara 53 lan aurkeztu zituzten lehiaketara, eta horietatik hamaika lan saritu dituzte. Amaia Arakistain azkoitiarraren Purpurinazko baliza morea lanak eta Maite Rementeriaren Gool! lanak jaso dute sari nagusia, eta gainerakoek bigarren sariak eskuratu dituzte: Ainhoa Odriozolaren Erlojua, Asun Agirianoren Eskuetatik ihes, Ainara Urangaren Etxea, Cristina Arcoberen Hilkutxa, Eba Suduperen Kilometro bat, Goiuri Epelderen Kirioak dantzan,  Josune Herrarteren Geure Gelatik, Ixabel Jauregiren Oroitzapena altxor, eta Intza Azkoitiaren Txantxangorria lanek jaso dituzte bigarren sariak. 

Maite Lopez, Jasone Osoro eta Garbiñe Ubeda idazleek osatu dute epaimahaia, eta hasierako asmoa hamar lan saritzea bazen ere, azkenean hamaika saritzea hobetsi dute, "kalitatea duten erakusle".

Atzo, ostegunez, egin zuten sari banaketa herriko plazan. Saridun eta epaimahaikide guztiek ezin izan zuten bertaratu, baina guztiek azaldu zuten datorren urteko Geure Gelatik liburu azokan egingo duten irakurketan egoteko asmoa. Arakistainen saria Mertxe Zubillaga udaleko Berdintasun zinegotziak jaso zuen bere ordez; izan ere, Azkoitiko Udalaren eta Kutxa Fundazioaren babesa izan du lehiaketak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide