Martxoan ekin genion aurtengo Euskolaren antolaketari, hitzaldi eta hizlari zerrenda luzea osatu eta horietatik, lehentasuneko aukeraketa baten arabera, aurtengoak aukeratuz.
Dagoeneko lau hitzaldietatik hiru lotuta ditugu, eta uste dugu 2023ko maila bikainekoen parekoak direla:
- Agurne Gaubeka, Behatokiaren zuzendaria.
- Felix Zubia medikua.
- Malen Ugarte eta Larraitz Goikoetxearen 9 moko txiki proiektu pedagogikoa.
Laugarren hitzaldia lotzeko zailtasun gehiago ditugu, eta ziurrenik uztailaren erdira arte itxaron beharko dugu.
Gogoratu hitzaldiak urriko asteazkenetan izango direla. Uztailaren amaierarako bakoitzaren data zehatza ere jakinaraziko dugu.