Bi minutu literatur lehiaketako hamaika saridunak, aukeratuta

Jasone Osoro eta Maite Lopez epaimahaiko kideak, gaur. (Maxixatzen Euskaldunon Elkartea)

Geure Gelatik liburu azokan abiatutako Bi minutu literatur lehiaketako epaimahaia elkartu da gaur. 53 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta horietatik hamaika lan sarituko dituzte.

Lehen edizioa izateko, ez da ahuntzaren gau erdiko eztula 53 lan jaso izana. Epaimahaiak ezin izan ditu horietatik hamar onenak aukeratu, eta azkenean hamaika lan saritzea hobetsi du, kalitatea ere baduten erakusle.

Orain, hamaika horietatik sari nagusia aukeratuko dute, eta horren berri emango dute datorren asteazkenean, ekainaren 5ean.

Gogoratu epaimahaia Maite Lopezek, Jasone Osorok eta Garbiñe Ubedak osatzen dutela. Zoritxarrez, Garbiñek ezin izan du fisikoki bertaratu gaurkoan, eta telematikoki eman du bere iritzia. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide