Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak lantaldeetan proposatutako ideia batetik abiatuta erabaki zuen Bi minutu literatur lehiaketa antolatzea. Elkarteak jakinarazi duenez, "ahalegin handia" egin dute sariak inguratzen eta epaimahaia osatzen. Izan ere, 500 eurokoa izango da sari nagusia, eta ia beste horrenbeste diru izango dute sari txikiagoek. Epaimahaia, berriz, Maite Lopezek, Jasone Osorok eta Garbiñe Ubedak osatuko dute. "Hala ere, ez genekien jendea animatuko ote zen ala ez. Jasotako lan kopurua ikusirik, baina, oso-oso gustora gaude".
Orotara 53 idatzi jaso ditu elkarteak, herritarrenak, zein beste hamar herrietakoak, tartean, Azpeitikoak, Zarauzkoak, Aiakoak, Bilbokoak edota Donostiakoak.
Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei.