Atzoko bilerak emandakoa berri baten laburtzea ez da erraza, baina gutxienez bertan jorratutako hiru ekintzei buruz esandako zertzelada batzuk emango ditugu:
- Geure Gelatik liburu azokaren balorazioa egin zen. Orokorrean nahiko positiboa, baina areto aldaketak ez digu uste genuen mesederik egin. 2025eko hainbat gai ere zehaztu ziren, hara nola omenduaren izena eta datak.
- Lore Jokoak: gazteentzako propio antolatutako lehiaketa oraindik ez da amaitu, maiatzaren 17ra atzeratu behar izan dugulako finala. Parte hartzean gorabehera handiak egon dira, eta finalaren ondoren balorazio orokorragoa egin beharko da.
- Euskolako hitzaldi zikloaren hitzaldietarako lehentasunen aukeraketa egin zen, eta datozen egunetan hautatutako hizlariekin hitz egingo dugu ea etortzeko moduan diren jakiteko. Behin hizlariak lotutakoan, ziurrenik ekainaren hasera, emango dugu programa osoaren berri.