Maxixatzeneko bazkideek jasotzen duten aldizkarian aurten bi kuota kobratuko direla azaldu dugun arren (ikus aldizkariko 18-19 orriak), aldaketa garrantzitsua dela jabeturik, bazkide guztiei telefonoz hots egingo diegu azalpenak eman eta zalantzak argitzeko, martxoaren 15etik aurrera.
Zorionez bazkide asko ditu Maxixatzenek, eta aste batzuk emango dizkigu bazkideei banan-banan deitzeak. Informazio gehiago nahi duen orok 675 85 71 11 telefonora deitu edota maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera mezua bidal dezake.