Maxixatzenek ezin zuen huts egin, bereziki geure elkartean 2023an zehar egin dugun parte hartze prozesuak aktibismo modu berrietara egokitu behar dugula ondorioztatu digunean. Ermuan elkartu ginen 50 lagun inguru, Euskal Herriko txoko eta ingurune desberdinetakoak.
Goizean zehar hainbat talde eta ekimenei buruzko aurkezpen eta mahai inguruak entzun genituen: AEK-Korrika, Euskal Herrian Euskaraz, Aginaga Biziberritzen, Aiaraldeko Faktoria...
Baina aurtengoan bereziki nabarmenduko genuke Kataluniatik bertaratutako Plataforma per la Llenguakoen azalpenak. Bertako kide den Òscar-Adrià Ibáñez Ferreték azalpen zabalak eman zizkigun goiz eta arratsaldez (goizekoa motzegi gelditu zitzaigun eta bazkal ondoren jarraitu behar izan genuen) beraien elkarteari buruz, Euskal Herrikoekin antzekotasun eta desberdintasunak argituz.
Jardunaldiaren programazio osoa lotura honetan ikus daiteke.