Aurtengo Orbel Jokoak baditu irabazleak

Giro paregabean jokatu zen atzo VIII. Orbel Jokoen finala. Gazteen mailan Armatuk taldeak irabazi du, eta helduetan Metroterdi taldea izan da irabazlea.

Giro petralak ez zuen zapuztu Orbel Jokoetako finalaren giroa, atzo arratsaldean.

Aurrena gazteen txanda izan zen, eta lau probari aurre egin behar izan zieten: Esaerak osatu; Zuhaitzak; Bi kantu batera; eta, Zein herri da?. Hasieratik, Armatuk taldeak hartu zuen aurrea, eta bukaeraraino eutsi zion lehen postuari.

Helduen finaleko hirugarren taldea erabakitzeko aurrekanporaketa egin behar izan zuten Aldakotarra, AmaXtrem eta Elkuek taldeek; eta azken talde hori nagusitu zen. Beraz, aurretik sailkatuta zeuden Oro ez da urre eta Metroterdi taldeekin, gazteek egindako lau probak eta Hirutik bat probari erantzun behar izan zieten.

Helduen lehia oso estua izan zen bukaeraraino, eta azken unean Metroterdik (68 puntu) aurrea hartu zion Oro ez da urre taldeari (67 puntu).

Sari banaketan, finaleko sei taldeei Martintxotarrak taldea gehitu zitzaien, eta guztien artean 1.000 eurotik gora jaso zituzten herrian gastatzeko.

  • Gazteen sailkapena eta sariak:
    - Lehen postua: Armatuk (180 euro).
    - Bigarren postua: Hiru txerritxoak (120 euro).
    - Hirugarren postua: Azkoittiarrak (90 euro).
  • Helduen sailkapena eta sariak:
    - Lehen postua: Metroterdi (300 euro).
    - Bigarren postua: Oro ez da urre (180 euro).
    - Hirugarren postua: Elkuek (120 euro).
  • Parte hartzaileen saria: Martintxotarrak (60 euro).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide