Maxixatzen elkartearen parte hartze prozesuaren hurrengo pausoak

Parte hartze prozesuaren bi mintegiek askorako balio izan diote Maxixatzen elkarteari, bereziki maxixatzaileon komunitatea sortzearen beharraz konturatzeko eta proiektu nahiz ekintza konkretuetan herritarrak parte hartzeko prest daudela jabetzeko.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak etorkizuna zehazteko mintegiak egin ditu herritarrekin eta eragileekin. Bi mintegiak oso emankorrak izan dira, eta elkarteak olatua aprobetxatu nahi du Maxixatzenen komunitatea sortzeko. Bihar bertan bi mintegietan parte hartu dutenei edota informazioa jaso nahi duten 70 herritarrei ekainaren 13ko mintegiko akta bidaliko die euskara elkarteak.

Orain, ekintza konkretuetan parte hartzeko prest agertu diren herritarrekin arlokako bilera prestatzen ari da elkartea; ziurrenik uztailaren 12an egingo da, baina hitzorduaren berri aste honetan bertan emango du elkarteak.

Komunitatea sendotzeko, Whatsapp "komunitarioa" sortzea ere proposatu zen mintegian, eta hori nola antolatu aztertzen ari da elkartea. Beraz, adi datozen egunetan komunitate atal honetan edo beste komunikazio bideetan elkarteak egingo dituen gonbidapenei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide