Lehortearen ondoren euri jasa iritsi zen Senperera asteburuan, eta ondorioz, Herri Urratsen ospakizuna ia bertan behera gelditu zen. Izugarrizko galerak izan dituzte, eta Azkoitiko Euskara Mahaiak bere aletxoa ipini nahi du galera horiek estaltzen laguntzeko. Horretarako, bertan parte hartzen dugun eragileok diru ekarpena egingo dugu edota bere inguruan elkartasun mezua zabaldu.
Azkoitiar guztiak animatu nahi ditugu ekarpen ekonomikoa egitera, bakoitzak ahal duen neurrian.
Hona hemen ekarpena egiteko kontu korronte zenbakiak:
- Laboral Kutxa (ES87 3035 0059 8205 9073 1197)
- Kutxabank (ES98 2095 5045 8710 6117 7332)
- Bizum aplikazioaren bidez ekarpena egiteko aukera ere badago: dohaintzak egiteko atalera sartu (Eman atala), Herri Urrats idatzi, eta ekarpena egin daiteke.