Izenburua irakurri ondoren gehienok harritu egingo zineten, eta lerro hauek irakurtzerako ironiaz eginda dagoela antzeman. Ez dira epai bat edo bi, euskaldunon eskubideak urratzeko aurkitu duten bide berria baizik. Horren aurrean euskalgintzak erantzun bateratua ematea erabaki du, eta Maxixatzenek bat egiten du azaroaren 4an egingo den manifestazio deialdiarekin.