Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Geure Gelatik liburu azokako argazki erakusketa jarri du herriko zenbait tabernetan. Erakusketa herritarrei hurbiltzeko asmoz, argazkiak erakusteko prest agertu diren Tta-kun, Etxe-Aitz, Koxka, Atraskua, Latz, Zurt, Dean eta Orbela tabernetan zintzilikatu ditu elkarteak liburu azokako argazkiak.
Erakusketarekin bereziki omendu nahi izan ditu Maxixatzen elkarteak azokaren azken egunean irakurketa egiten zuten hogei irakurleak. Argazkiak tabernetan ikusgai egon ondoren, gainera, irakurleei beraiei oparituko die elkarteak bakoitza agertzen den argazkia. Era berean, ezin da ahaztu Jabier Beristain Aizbe argazkilariak egindako lan izugarria. Ez da lan erraza izan Beristainek ateratako 150 argazkietatik 64 aukeratzea. Eskerrik asko!