Maxixatzen oso harro dago aurten antolatu duen Geure Gelatik liburu azokarekin. Uste dugu programa dotorea osatu genuela, idazleen maila ikusi besterik ez dago. Eta maila esaten dugunean, ez gara ari literatura mailaz bakarrik, pertsona bezala are hobeak dira, hitzekoak eta xumeak.
Salmenta aldetik ere oso gustura gaude, bonu guztiak agortu dira, eta eskertu nahi diegu Amaitz, Hizki eta Lujani beren parte hartzea. Lehen argitaletxeekin egiten genuen, baina herriko merkatariekin proba egin nahi genuen, eta emaitzak adierazten digu asmatu dugula.
Eskertzarekin jarraituz, ezin ahaztu babesleak eta laguntzaileak: Azkoitiko Udala, Kutxa Fundazioa, Doinuele eta Emakunde.
Horrek ez du esan nahi hobetzekorik ez daukagunik, baina horiek hurrengorako lagako ditugu, gaur gozotik bakarrik!