Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Geure Gelatik liburu azokarako bonuak atera ditu. Martxoaren 24an eta 25ean izango da azoka, eta elkarteak datorren astean jakinaraziko du aurtengo urterako osatu duen programa.
Liburu salmenta areagotzeko asmoz, elkarteak 10 euroko balioa duten bonuak atera ditu salmentara; 5 eurotan jarriko ditugu salgai. Aurretik eskaria egiten duten bazkideen artean 10 euro zozkatuko ditugu (5 bazkideri bina bonu). Zozketan parte hartzeko, mezua bidali beharko da asteazken eguerdia baino lehen maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora edo 675 85 71 11 telefono zenbakira, Whatsappez.
Gainerako bonuak salgai jarriko ditu elkarteak. Asteazkenean 18:00etatik 19:00etara herriko plazan eskuratu ahal izango dira. Aldiz, ostegunetik aurrera Amaitz, Hizki eta Lujan dendetan egongo dira salgai.
Animatu eta literaturaz gozatu!