Maxixatzen Euskaldunon Elkartea Euskaraldian izena ematen duten Maxixatzeneko bazkideei Euskaraldiko banderolak doan banatzen ari da azken egunotan. Bihar, azaroak 19, izango da banderola doan jasotzeko azken eguna.
Astelehenetik ari dira Maxixatzeneko arduradunak txapa eta banderola banaketan laguntzen, eta horiek jaso nahi dituzten bazkide guztiek Torrezuri erakustokira hurbildu beharko dute, 12:00etatik 13:00etara edo 17:30etik 19:30era bitartean.