Euskaraldia 2020

Maxixatzenek Euskaraldiko banderolak banatuko dizkie bazkideei

Euskaraldian izena eman duten Maxixatzeneko bazkideek banderola doan jasotzeko aukera izango dute.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Euskaraldian izena ematen duten Maxixatzeneko bazkideei doan banatuko dizkie balkoian jartzeko Euskaraldiaren banderolak. Banderolen banaketa azaroaren 16tik 19ra bitartean egingo dute Maxixatzeneko arduradunek, eta banderola jaso nahi duten bazkide guztiek Kontzejupera hurbildu beharko dute.

Hain zuzen ere, Azkoitiko euskara batzordeak egun horietan Kontzejupean banatuko ditu Ahobizi eta Belarriprest txapak; horretarako, mahai bat jarriko dute pilotalekuan. Egun horietan Euskaraldian izena eman duten Maxixatzeneko bazkideek banderola doan jasotzeko aukera izango dute, Kontzejupean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide