Euskaraldia

Euskaraldia joan eta gero

Itziar Urteaga Euskaraldiaren amaierako ekitaldiko manifestua irakurtzen.

Atzo bukatu zen Euskaraldiak bizitu egin du euskararen aldeko kontzientzia, eta gaurtik aurrera kontzientzia horri eustea izango da desafioa. Horren aldeko aldarria da Maxixatzenek Euskara Mahaiaren enkarguz Euskararen egunean irakurtzeko sortu zuen manifestua:

 

Euskara zabaldua da jakitez

bizi lurren mugetaraino,

ezagutzaren egun argia, ordea,

erabiltzean ageri da laino,

hamaika egunez bizi eta prest

Euskal Herrian gaurdaino,

gaurgero ere ahoz aho bizi

belarriz prest barruraino,

mintzaira zalu zehatza noranahi,

bihotzetik auskalo noraino,

gure hizkuntza ez dadin izan

bazter hizkera arlote ñaño,

txapa erakustea hobe delako

txapa ematea baino.

Erlazionatuak

Euskaraldiari agur

Maxixatzen.eus 2018 abe 03 Azkoitia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide