Aurtengo Maiatzeko Loretan euskal kulturako hiru arlotan murgilduko gara: euskara bera, memoria historikoa eta musika. Hasteko, azaroaren 23tik abenduaren 3ra garatuko den Euskaraldia izango da protagonista, Iñaki Arruti komunikatzaile apartarekin. Ondoren, Amagoia Gurrutxagak Gerra Zibil garaiko eta osteko testigantzak izango ditu ardatz, bikain dokumentatutako hitzaldi pizgarrian. Bukatzeko, Juan Carlos Perez musikari handiaren ibilbidea hartuko dugu hizpide, guztiontzako solasaldi irekian.
Egitaraua:
- Maiatzaren 10ean, Iñaki Arruti Lasarteko euskara teknikaria Euskaraldiaz Elkarguneko Oteiza aretoan 19:00etan.
- Maiatzaren 17an, Amagoia Gurrutxaga kazetari eta idazlearen “Gerra gauza alua da” hitzaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan 19:00etan.
- Maiatzaren 24an, solasaldi irekia Juan Carlos Perez Itoiz taldeko musikariarekin, Elkarguneko Oteiza aretoan 19:00etan.