1766ko matxinadaren zertzelada nagusiak hitzez biltzen dituen 13 panelak osatzen dute erakusketa. Irudi lagungarriak ere baditu, hala nola, garai hartako eraikin historikoen argazkiak, orduko dokumentuak, grabatuak... Maiatzaren 10etik aurrera, Azkoitiko Torre Zuri aretoan ikusi ahal izango da erakusketa.
Maxixatzen Euskara Elkarteak, Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak matxinada lantzeko elkarlanean antolatu duten egitarauaren baitan kokatzen da aipaturiko erakusketa.