Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak ostegunean, martxoak 17, egingo du urteroko bazkideen batzar nagusia. Elkargunean izango da, 19:00etan hasita. Batzarrean, besteak beste, hizpide izango dituzte 2015ean egindakoen gainbegiratua, 2016rako plangintza eta zuzendaritza batzordearen aldaketa.
Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:
1.- 2015ean egindakoen gainbegiratua
2.-2016rako asmoak
3.-2015ko balantze ekonomikoa eta 2016eko aurrekontua